Guraso - Gurasoen premiak asetzeko gunea

Deskribapena:

Guraso.com egitasmoa bizi dugun garaiotako ondorio zuzena da: amatasuna eta aitatasuna egungo gure jendarte berdinago honetara ekartzeko saioa, askotarikoak baitira guraso berriek topatuko dituzten arazoak, ilusioak eta kezkak.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Guraso.com egitasmoa bizi dugun garaiotako ondorio zuzena da: amatasuna eta aitatasuna egungo gure jendarte berdinago honetara ekartzeko saioa, askotarikoak baitira guraso berriek topatuko dituzten arazoak, ilusioak eta kezkak.

Seme-alaben hazkuntzan ustezko samurtasunaren ordez estresa barra-barra dabil gizarte honetan: haurdunaldi eta erditze zailak, haurtzaindegiak gainezka, lana eta gurasotasuna ezin eramatea, heziketaren joera berritzaileak, bikote banaketaren alternatiba betiere mingarria, guraso adinduagoak ugaritzea, sexu-bazterketa sentitzea…

Gaurko gurasoak —gurasogaiak batez ere— egarri dira. Informazio berezituz elika ditzagun, hausnar dezagun gure gurasotasunaz, egin dezagun bidea gure txikiekin batera. Asmo horiekin, bizirik dagoen proiektua sortu genuen. Guraso.com aldatzen doa haunarketak pilatzen gurasotasunari, hazkuntzari eta txikienen garapenaren inguruan.

Webguneak hainbat ataletan bananduta dago: albisteak, gaurkotasuna, heziketa, osasuna, elikadura, aisialdia eta kolaboratzaileak. Izan ere, Guraso.com —orain Guraso.eus— webgunearen ibilbidean gurasotasunaren ertz ezberdinak jorratu ditugu, zalantza asko mahai gainean jarri eta kezka askori erantzuna ematen saiatu.

Horretarako ezinbestekoak izan dira proiektuan bidelagun izan ditugun kolaboratzaileak. Bakoitzak bere esparrutik, gai ezberdinak jorratu ditu. Batzuk hasieratik izan ditugu gurekin, beste askok idatziak plazaratzeari utzi diote eta proiektura lagun berriak gehitzen ere joan gara. Kolaboratzaileen testuak dira, hain zuzen ere, gure proiektuari balio erantsia ematen diotenak. Hausnarketa berrietarako testuak aurkezten dizkigute.

Guraso.com Goiena Komunikazio Taldeak eta Txatxilipurdi elkarteak sortutako ekimena da. Kudeatzaileak ondorengoak dira: Goiena Komunikazio Zerbitzuak eta Txatxilipurdi elkartea. Eta laguntzaileei dagokienez: Arrasateko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.