Zutani

Deskribapena:

Pertsonen arteko komunikazioa hobetzeko.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Material hau heldu, haur zein gazteek harreman osasuntsuagoak izateko helburuarekin diseinatu da, esan nahi duguna minik egin gabe adierazteko eta besteei entzuten ikasteko. Hau da, komunikazio ez-bortitzean trebatzeko tresna bat da, Marshall Rosenberg-ek garatutako komunikazio ereduan oinarritua (https://en.wikipedia.org/wiki/Marshall_Rosenberg).
Proiektu honen ideia Nerea Mendizabal psikopedagogo eta gizarte hezitzailearen Zutani (http://www.hartueman.com/index.php/baliabideak/joku-didaktikoa) mahai-gaineko joko didaktikoan oinarritua dago.

Materiala euskara hutsez garatu dute Iametzak (https://www.iametza.eus) eta Nerea Mendizabalek elkarlanean.

Material hau edonork erabil dezake modu librean. Hala ere, komunikazio ez-bortitzari buruzko informazio eta ezagutza gehiago eskuratu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Nerea Mendizabalekin (http://www.hartueman.com/index.php/kontaktua).