Honi buruz

Sarea.eus Azkue Fundazioaren proiektua da, eta bere helburua da Euskarazko baliabide digitalen biltegia osatzea. Euskaraz dauden baliabide teknologikoak bilduko dituen datu-base zabala osatu nahi dugu, sortzen den eduki eta material guzti horri ikusgaitasuna emateko.

Bere ezaugarri nagusiak dira:

  • Biltegi zabala izatea.
  • Erreferentziazkoa, baliabideak baliogarriak izango direlako eta eguneratuta egongo delako.
  • Librea eta askea.
  • Argia eta erabiltzeko erraza.

Baliabide motak

Datu-base honetan mota askotako baliabideak bildu ditutu: aplikazioak, pluginak, softwarea, bideotutorialak, webguneak, liburu elektronikoa eta abar. Etorkizunean mota gehiago ere etor daitezkeela aurreikusten dugu.

Euskaraz sortu diren/sortuko diren baliabide digitalak biltzea da asmoa, edozeinek sortutakoak direlarik (administrazioa, erakundeak, elkarteak, norbanakoek, enpresak...).

Datu-base honetan ageri ez den baliabide digitalen bat sortu baduzu edo ezagutzen baduzu, jarri gurekin harremanetan.