Zutani weba

Deskribapena:

Bizitza on baterako altxor kutxa

Informazio gehiago:

Gure bizitza harreman pertsonaletan oinarritua dago eta harremanak egiten, hitz egiten, entzuten eta komunikatzen jakitea funtsezko zeregina da. Hemen bete-betean sartzen dira emozioak eta beharrak, nork bere burua ezagutuz hasita, bestearekin elkarrizketa emankorra gauzatu ahal izateko. Sarritan bizitzan zehar izaten ditugun arazo ugari norberaren emozio eta beharrak ez ezagutzearen eta ongi ez kudeatzearen ondorio izan ohi dira. Bizitza on baterako elikagai garrantzitsuenak ez zaizkigu erakutsi eta geure motorraren kargu egiteak ongizatea ekarriko digu. Zeregin honen ikasketa prozesua haur garaitik hasten da eta bizitza osoan zehar trebatuz joan gaitezke.

“Pertsona gehienok sentimendu, emozio eta beharren esparruan zailtasunak ditugula ikusita, 'Zutani. Bizitza on baterako altxor kutxa'k hainbat ariketa proposatzen ditu. Ariketa horien bidez, egoera jakinen adibideekin sentimendu eta beharren hiztegia aberasteaz gain berauek desberdintzen ikasiko dute, baieztapen bat objektiboa edo subjektiboa den alderatu, eskaera eraginkorrak egiten trebatu. Guzti honekin, bakoitzak dituen egoera pertsonalak argitzeko gida bat izango du” azaldu du Mendizabalek.