Azkue Fundazioa-teknologia berriak

Deskribapena:

Euskarazko produktu digital erakargarriak eta erabilgarriak eskaintzen ditu euskara modu berritzailean sustatzen duelako teknologia berriak erabiltzen dituelako, eta lan-sare zabala duelako inguruan elkarlanean.

Informazio gehiago:

Azkue Fundazioak berrikuntzaren bidetik joko du eta horretarako, teknologia berriak erabili eta landuko ditu. Benetako 2.0 jarrera batekin sortu da:  guztiz irekita ideiak eta egitasmoak jasotzeko eta partehartzea bultzatzeko. Fundazioaren inguruan elkarlanerako lan-sare zabal bat osatzea du helburutzat.Landuko dituen egitasmo eta produktuak euskaldun guztien mesederako izango diren arren, batik bat gazteak ditu jomugan.

Azkue Fundazioaren helburua “EUSKARA 21” ekimenean zehazten den 13. lehentasun ildoarekin bat dator. Hau da, euskararen  garapenerako IKT informazio eta komunikazioaren teknologiak baliatzea,  sarerako euskarazko edukiak sortzea eta komunikaziorako sare birtualak era egokian baliatzea, euskararen normalkuntza eta erabilera aukeren mesedetan. Euskarak informazio eta komunikazioaren teknologiez baliatu behar da, hizkuntza guztiz garatua izatera iristeko. Helburu hauek lortzeko bidean AZKUE fundazioak ekimen bereziak bultzatuko ditu eta horiek aurrera eramateko ezinbestekoa du zure laguntza eta partaidetza.