mastodon.eus

Deskribapena:

Euskal komunitatearen fedibertsoko txokoa

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

mastodon.eus euskal komunitateak sare sozial libre eta deszentralizatu honetan bere espazioa izan dezan helburuarekin abiatu da.

Ez dakizu zer den Mastodon? Zalantzak dituzu? kaixo.mastodon.eus webgunean informazio interesgarria aurkituko duzu:

Nola hasi atala: Kontua sortu, pertsonalizatu eta lehen toot-a bidaltzeko pausoz pausoko azalpenak

Ohiko galderak atala: Mastodoni buruzko ohiko zalantzak, kontzeptuak eta terminologia, erabiltzaileak eta kontuak, aplikazioak, mastodon.eus...

Prentsa atala: Kazetari, blogari eta abarrentzat materiala. Momentuz Mastodon.eus eta Mastodon logoak. Aurrerago material gehiago

mastodon.eus hainbat eragileren arteko elkarlanetik jaio da, denboran irauteko helburuarekin eta euskarazko komunitatearen inguruan sor daitezkeen bestelako instantziekin erkatzeko borondatearekin, baita, beronen inguruan eragile gehiago biltzen joateko asmoarekin ere.