APPa Athletic

Deskribapena:

Athletic-en inguruko joko app ofizial baten webgunea

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Athleticek bere historia luzean bezain loriatsuan izandako hainbat pasadizo, datu, errekor edo anekdota biltzen du bere baitan. Euskaltzaleen Topagunerena den Kultur Kabia enpresak Athletic Club Fundazioaren laguntzaz sortu du euskarazko aplikazio ludiko hau etxeko belaunaldi guztiei zuzenduta. “Appa Athletic” berba jolas bat da “Aupa Athletic”-etik datorrena, eta hiru osagai ezinbesteko dituena: euskara, Appak eta Athletic.

  • Euskara: ondo pasatzeko jolasa da eskuartean darabilzuena, edozein leku eta unetan euskaraz dibertitzeko aukera izango duzue.
  • Appa: Kultur Kabiatik sortu dugun bigarren Appa da “Lehoiak ametsetan” izenekoarekin batera.
  • Athletic: 200 galdera eta erantzunen bidez ikaste prozesu bat planteatu nahi izan dugu, hartzaileak galderak asmatu edo erratu ahala Athleticen historian gertaturikoak barnera ditzan.