Antzinako Egipto

Deskribapena:

Abentura grafiko formatuko bideo-jokoa.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Monike eta Joanes antzinako Egipton bideo-jokoan, bi haurrek Egiptoko Piramide Handiaren barruan izandako abenturak biltzen dira. Neska-mutilak pasabide luze eta ilunetan galduko dira, eta era guztietako pertsonaiak topatuko dituzte: buruko minak jotako momia bat, elkarrekin borrokan dabiltzan jainkoak… Baita ontzi bat ere piramide barruan, ur eta guzti!

Abentura grafiko formatuko bideo-jokoa da, eta haurrek hainbat pertsonaiarekin jardungo dute elkarrizketan eta interakzioan. Hainbat asmakizunen, buru-hausteren eta galderaren bidez, Monikek eta Joanesek labirintotik irten eta gurasoak topatu beharko dituzte. Lortuko ote dute? Jokalariaren arabera jakingo dugu hori; izan ere, jokoa ez da beti berdina, eta jokatu ahala hartutako erabakiek baldintzatuko dute.

Deskargatzeko, www.antzinakoegipto.eus atarira joan behar da, edota Google Play eta Apple App Store aplikazio-dendetan bilatu. Bateragarria da Android, iOS, Windows, Mac eta HTML5 plataformekin.