Ikasesteka

Deskribapena:

Umeek bere lehenengo urratsak euskaraz eman ditzaten aplikazio mugikorra.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Umeek bere lehenengo urratsak euskaraz eman ditzaten aplikazio mugikorra. Oso joko erraza da, txikienengan pentsatuta: pantaila ukitu besterik ez dute egin behar marrazkiak hitzekin lotzeko eta horrela bere hiztegia handitu sail ezberdinetan: Ohiko objektuak, Etxeko gauzak, Gorputzeko atalak, Janaria, Eskola, Familia, Arropa, Koloreak, Zenbakiak…
Erabilera:

Jokoaren funtzionamendua oso erraza da: pantaila bakoitza bi atal ditu. Ezkerreko aldean, marrazkiak erakusten dira, eta eskuinaldean, hauek identifikatzeko hitzak. Hitz bakoitza dagokion marrazkiarekin lotzea besterik da helburua, atzamarraz lagunduta.

Jokoaren helburua, hitza ahal bezain laster asmatzean oinarritzen da: zenbat eta arinago amaitu pantaila, gero eta puntu gehiago lortzen dira.

Kontuz! Energia barra bat daukazu agortuz doana segundoak pasa ahala: zenbat eta segundo gehiago behar, gero eta pantaila gutxiago burutu ahal izango dituzu.

Huts egiten baduzu, denbora galtzen duzu. Azkar erantzuten baduzu, denbora gehiago lortzen duzu. Erakutsi ezazu onena eta azkarrena zarela!

Partida bakoitzaren ostean, zure emaitzak bidali ditzakezu zure sare sozial gustukoenetara zure lagunen artean banatzeko.