Geos - Euskal Herriko geografia

Deskribapena:

Geografia ikasteko aplikazio dibertigarri bat!

Informazio gehiago:

Gai beraren inguruan, geografiaren inguruan, joko ezberdinak biltzen dituen APPa da GEOS. APP honetan geografia modu dibertigarrian ikastea ahalbidetuko diguten jokoak aurkituko ditugu.Lehendabizi erabiltzaileak munduko geografia edo Euskal Herrikoa hautatu beharko du eta ondoren joko mota eta gai ezberdinak edukiko ditu aukeran.

Joko mota ezberdin ugari dauzka erabiltzaileak eta hauetan zailtasuna zein gaia aukeratu ditzake. Modu honetara geografía atalka ikastea ahalbidetzen delarik. Bestalde motibazio tresna izan daitekeen puntuazioa ere gorde dezake erabiltzaileak.