Ekimuki

Deskribapena:

Joko berri honek "Jolasi, jolastu ta ikasi" ideia aurkezten du, metodo oso sinple eta dibertigarria jolasteaz gain dibertituz ikasteko.

Informazio gehiago:

Gaur egun ohikoa da ume bat tablet batekin jolasten ikustea, txikitatik teknologia elektronikoan iaioak dira! Hortaz, zergatik ez ahalmen hori aprobetxatu eta tabletarekin jolasi ahala ikasteko aukera eskaini? Joko berri honek "Jolasi, jolastu ta ikasi" ideia aurkezten du, metodo oso sinple eta dibertigarria jolasteaz gain dibertituz ikasteko. Lau hizkuntzatan jolas daiteke: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa. Android sistema eragileaz gain, iOS bertsio bat ere badago, iPhone eta iPaderako. Gainera, "lite" bertsioa ere badago ezer ordaindu gabe jokoa probatzeko.

Umeek beraien adimena landu dezaten, EkiMuki deritzon joko berri honek hiru joko eskaintzen ditu: Eraiki, Bikoteak eta Ordenatu. Eman iezaiezu ezagutza tabletarekin jolasten duten bitartean!