Zumardia

Deskribapena:

Natura, Hezkuntza eta Kirola batzen dituen proiektua.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

 

Zumardia elkartea, irabazi asmorik gabeko elkartea da. Tolosaldeko pertsona desberdinen topagune bezala jaio zen 2015eko abenduan. Gurasoak, hezitzaileak, kirolariak, gazteak, umeak, helduak, neskak eta mutilak…

Nork bere jakintza eta esperientzia jarriz, elkarrekin ekin genion lanari, eta pausoz pauso, ilusioz beteriko proiektua gorpuzten ari gara. Natura, Hezkuntza eta Kirola batzen dituen proiektua.

Zumardia elkartea osatzen dugunok, helburu hauek lantzeko elkartu ginen:

  • Naturan praktikatu daitezken kirol eta ekintzak zabaldu eta guztion eskuetan jarri, bereziki emakumeen parthartzea bultzatuz. (Mendizaletasuna, piraguismoa, eskalada, orientazioa, mendiko Bizikleta, eskia…)
  • Bizitza aktiboa bultzatu. Berdin neska edo mutil, ume, gazte nahiz heldu izan.
  • Kirolaz gozatuz, pertsonen garapen pertsonalean zein euren arteko harremanetan ahaldundu eta komunitate osoarekiko giza baloretan hezi. (Elkarlana, parekidetasuna, enpatia..).
  • Pertsona, elkarte, enpresa eta administrazioen arteko sarea sortu, partehartzea, elkarlana eta ekonomia solidarioa sustatuz eskualdeko biztanleen ingurua eta bizi kalitatea hobetzeko.
  • Tolosaldeko eta Euskal Herriko balore naturalak, historikoak eta kulturalak ezagutarazi, zabaldu eta babestu nahi ditugu, bertako baliabideak indartuz eta ekoturismo aktibo arduratsua bultzatuz.
  • Euskeraren ezagupena eta erabilpena bultzatu, eguneroko komunikazio eta harremanetan erabiliz eta lehenetsiz.