Zortzigarren lurraldea

Deskribapena:

Euskararen lurraldea interneten.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Zortzigarren Lurraldea ekarpen bat izan nahi du, adreilu txiki bat, harri bat gehiago, euskarak ziberespazioan eraiki behar duen etxea osotzeko.

Anjel Lertxundik, Hitz Beste blogean, asmatutako Zortzigarren Probintziaren osatze prozesuan urrats bat gehiago.

PROPOSAMENA

Conocityren estiloko 7 bideo egiteko SERIE baten proposamena: bideo aberastuak kontzeptu mapekin. Eta zortzigarren bideo koral bat: denon ekarpenekin osatuta.
Helburua: Software librea, blogosfera, W20 eta euskara Kultura Berriaren testuinguruan kokatzeko; wikiak, wikipedia, .
7 aditu/aritu ezagunekin (euskararen lurraldean bederen) elkarrizketa bana grabatu, Euskaraz eta euskararen inguruan. Software librea, open source, open mind, open… jarrera ezagutzeko, sakontzeko eta zabaltzeko.

Ideia nagusia hauxe da:

  • zazpi hauen ideiak eta proposamenak entzunda gero…
  • 8gn lurraldea, hau da euskararen erabilpena eta etorkizuna sarean…
  • ZEURE/GEURE ESKUETAN DAGO!

Erabil ezazu euskara eta tresna libreak, euskara iNTERNETen zabaltzeko!