Uda ikastaroak

Deskribapena:

Euskal herriko unibertsitatea.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak Fundazioak Udako Ikastaroak antolatzen ditu, aurtengoak XXXVII.ak izango direlarik. Uda Ikastaroen artean erreferentziazko Ikastaroak izatea dute xede, beren prestakuntza programak eta formulak etengabe berritzeagatik, nazioarteko proiekzioagatik, eskaintzen duten balio erantsiagatik, beren aliantza sarearen hedapen eta sendotasunagatik, Herriarekiko konpromisoagatik eta bere antolakuntzaren kalitateagatik.

Uda Ikastaroak Euskal Herriko Unibertsitatearen nortasunaren muin-muina dira. Ia unibertsitatea UPV/EHU bihurtu zenean sortu ziren eta ordutik, urterik urte, ikastaroz ikastaro, kalitatezko eskaintza dinamikoa eskaini dute. Gainera, urtean zehar garatzen den unibertsitate jarduerarako ikasketa osagai hobezina bihurtu eta aldatzen ari den gizarte baten inguruko eztabaida eta pentsamendu kritikorako eremu dira.

Hori guztia erakunde eta entitate ezberdinen arteko lankidetzari esker da posible. Proiektuan irmo konprometitutako hainbat eragileren arteko aliantza estrategiko batez ari gara: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala bezalako erakundeak, laguntzaile pribatu nagusia den BBVA Fundazioa bezalako erakunde pribatuak, eta ikastaroan barne hartutako ekimen eta proiektu ezberdinei eutsi eta sustatzen dituzten beste eragile asko. Laguntzaile horiek guztiak beharrezkoak dira asmo handiko ekimen hau burutu ahal izateko.