Orkli

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Orkli berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen enpresa da.

Bere egoitza soziala Ordizian dago (Gipuzkoa) eta merkatuari nahiz bezeroari begira dauden antolamendua eta egitura ditu. Hiru negozio-unitateren bidez garatzen da:

 

Berokuntza eta etxeko ur beroa 

Berokuntza eta etxeko ur beroko instalazioetan airearen eta uraren tenperatura kontrolatzeko eta erregulatzeko sistemak: sektoreko handizkako merkatarientzat, banatzaileentzat eta instalatzaileentzako biltegi preskribatzailetarako.

Segurtasun termoelektrikoa 

Garra pizteko eta zaintzeko sistemak, gasaren erregulazioa eta segurtasuna, etxetresna elektrikoen sektoreko fabrikatzaileentzat.

Ur-beroketa 

Ura eta gasa erregulatzeko sistemak etxeko ura berotzeko tresnetan, etxetresna elektrikoen sektoreko berogailu eta galdaren fabrikatzaileentzat.

 

Bere eskaintza ia mundu osoko merkatura zabaltzen da. Orklik Txinan eta Brasilen ditu fabrikatzeko instalazioak eta delegazio eta agenteen berezko sarea du bost kontinenteetan.solarorkli - lurbero 'suelo radiante integral' 

Mondragón Corporación Cooperativa – MCCko Osagaien Dibisioan sartuta dago. Empresa-talde honek finantza-, industria-, banaketa- eta zerbitzu-sektoreetan du bere jarduna eta zenbait teknologi zentro izateaz gain, unibertsitate-mailan ere aritzen da.