Olhaberri

Deskribapena:

Museoa eta jatetxea.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

ZENTROA

Badu hogoi urte baino gehiago espeleologoak, historialariak eta ondotik arkeologoak elgarretaratu direla ikerketak eramaiteko. Deskubritu edo argitu dituzte Banka herriaren jatorrian dagoen mea eta metalurgia industriaren historia zatiak.

DESKUBRITU

100m²-ko gune batean, Olhaberri interpretazio zentroak ibilbide bat proposatzen dizue Bankako kobre eta burdin meategien historia ezagutzeko, Antikitatetik eguneraino. Hor aurkituko dituzue dokumentu historiko arraroak, olaren maketa zoragarri bat 1/200° eskalan, ikerketa eta miaketa arkeologikoei dedikatu toki bat (bideo eta argazki) ; horrela, Europan hobekienik kontserbatu aspaldiko meategietarik bat deskubrituko duzue.

ARGIBIDE PRAKTIKOAK

•Idekia astelehenetik ibiakoitzera goizeko 10etatik aratseko 10ak arte

•Bisita dohainik

•Ahalmen urriko presunentzat egokitua

•Eleanitzeko bisita : euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz, ingelesez

JATETXEA

Olhaberri guneak ostalaritza lasterra proposatzen dizue, Aldude ibarreko mozkinez osatua. Tokian berean aurkituko dituzue jangela bat, bai eta terraza bat ere beherean, 35 m²-ko bistalekuarekin.

ANIMAZIOAK

Animazioak antolatuak dira hor urte guzian : mus lehiaketak, gaualdiak, mintzaldiak, etab…. Ezker pareta ondo-ondoan dago.

ARGIBIDE PRAKTIKOAK

•Idekia astelehenetik igandera goizeko 10etatik aratseko 10ak arte

•internet eta wifi gunea

•ogi eta prentsa

•telebista