loreki

Deskribapena:

LOREKI Euskal Herrian kokatua da. Biomasaren balioztapenean eta tokiko lorezaintza ekoizpenen hornikuntzan berezitua da.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

LOREKI Euskal Herrian kokatua da. Biomasaren balioztapenean eta tokiko lorezaintza ekoizpenen hornikuntzan berezitua da.

LOREKIk substratuak (lurrustelak ala laborantza euskarriak), lur-estalgiak eta medeagarri organikoak ekoizten ditu, lorezaintza, mintegi, gune berde, kirol zelai, golf zelai, baratzezaintza, mahastizaintza eta frutikulturarentzat. Materiak zorrozki hautatuak dira, inguruetako bezero profesionalen beharrei ahal bezain ongi erantzuteko. Frantzia osoko eta mugaz gaindiko golf zelaientzt ere.

LOREKIk hautatu dituen partaideen oisagai ekoizpenak banatzen ditu : medeagarriak (organikoak, karezkoak eta mineralak); ongarri organikoak ala mineralak, haziak (sorospila, erraboilak, sorospil lilituak, landare basak) eta ekoizpen ezberdinak.

LOREKIk konpostaren bidez landare ondarkinak eta tokiko (64,40) ondarkin organikoak, etxekoak ala industrialak, birziklatzen ditu, bere Itsasuko gunean ala Lescarko kolektibitateen gunean. LOREKIk bere birziklapen eta zerbitzuen gandik ekoizten dituen laborantza konposta eta egur erregaia saltzen ditu ere.

LOREKIk obra mugikorretan zerbitzuak eskaintzen ditu : txikitzea (landare ondarkinak, egurra, motzondoak...), nahasketa (ko-konposta nahasketa, konposta airestatzea, kirol zelaien bertako lur substratu prestatzea...) eta baheketa (konpostak, egur-azalak, egur erregaia...), burdin, harri eta plastika kentzearekin ala ez.