Ikas2deak

Deskribapena:

Hezkuntza 2.0 programa Lanbide ezberdinetako profesionalak ikastetxez ikastetxe

Informazio gehiago:

Programa honen helburuak honako hauek dira:

– Lan mundua ikasleengana hurbiltzea.
– Ikasleak bere gaitasunak eta zaletasunak identifikatzen laguntzea.
– Ahaleginaren garrantzia eta etengabeko formakuntzaren beharra azpimarratzea.
– Euskarak lan munduan ere lekua baduela erakustea.

Programa honetan parte hartzeko betebeharreko baldintzak:
– Lehen Hezkuntzako 3. zikloko, DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta dago.
– Hitzaldiko gehienezko kopurua 40 ikasle da.
– Hitzaldiko ikastetxeak 50 euro ordaindu beharko ditu.
– Ordubeteko saioak dira.