Herrigintza

Deskribapena:

Ataungo udalgintza webgunea

Informazio gehiago:

Herrigintza, Ataungo udalgintzaren esparruan lan egiteko helburuarekin sortu zen 1995ean. Herriko egoeraz, udalgintzaz eta Ataunen etorkizunaz kezkaturik, alderdikerien gainetik herriko beharrei lehentasuna emanez, Ataunen alde lan egiteko prest zegoen talde zabal eta iritzi anitzekoa osatu zen. Auzokeriak, alderdikeriak eta alperrikako eztabaidak albo batera utziz Ataunekiko ardura eta lan egiteko konpromezua du oinarritzat.

Talde independientea da. Independiente izateak talde politiko baten arau, ideologia eta estrategia konkretu baten baldintzetara mugaturik ez dagoela esan nahi du. Nahiz eta bertan pentsamolde ezberdinetako jendea egon eta bere botoa alderdi ezberdinei ematen dien jendea izan, Ataunen alde lan egiteko ikuspegiak elkartzen du Herrigintza osatzen duen jendea.