Herri Zahar, Andre Berri

Deskribapena:

Herri zahar, andre berri proiektuak topagune bat sortu nahi du gogoeta kolektiboa egiteko emakumeek euskal herriko kultur praktika eta tradizioetan izan duten eta izan behar duten parte-hartzearen eta rolen inguruan.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Mapa hau Herri Zahar, Andre Berri, proiektuan sortutako tresna bat da. Proiektua donostia 2016 europako kultur hiriburuan (DSS2016EU) kokatzen da, kulturaren eta elkarrizketaren aldeko apustua egin eta horien bidez elkarbizitza hobe bat eraikitzeko helburua duena. Hain zuzen ere, mapa hau Bestelab izeneko kaian edo programa atalean kokatzen da, herritarren ahalduntzea eta parte-hartzea bultzatzeko ekimena bilatzen duena eta sortzeko era berrien aldeko apustua egiten duena, non desberdinen arteko nahasketa, hibridazioa eta diziplina-artekotasuna ezinbestekoak diren.

Herri zahar, andre berri proiektuak topagune bat sortu nahi du gogoeta kolektiboa egiteko emakumeek euskal herriko kultur praktika eta tradizioetan izan duten eta izan behar duten parte-hartzearen eta rolen inguruan. Hori dela eta, 2016ko apirilaren 1etik 3ra, miarritzen topaketa bat ospatu zen. Bertaratu zirenen artean gai honengan interesa eta loturak dituzten hainbat pertsona eta kolektiboak zeuden. Proiektu honetarako berariaz sortutako metodologia-proposamen bat oinarri hartuta eta sorkuntza artistikorako eta egite kolektiborako hainbat tresna erabiliz, emakumeek kultur tradizio praktiketan iraganean, gaur egun eta etorkizuneko parte-hartzea landu zen. Gogoeta horren ondoren, hainbat ekintza lehenetsi ziren, izan ere, parte hartzen genuen pertsona eta kolektiboek horiek lagungarri bezala identifikatu genituen jorratutako gaian berdintasun eta justizia handiagoa lortzeko bidean aurrera egiteko. Mapa hau bide horretan urratsak emateko tresna interesgarritzat jo zen.