Grafik

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Graf!k diseinu munduan ia 20 urte daraman enpresa da, hainbat arlo ezberdinetan jardundakoa. Gaur egun seinaletika, nortasun korporatiboa eta promozio produktua dira gehien jorratzen ditugun arloak.

9 pertsonek osatutako kooperatiba bat gara eta giza ekimenen beharrizanen ildora sortu ginen arren, gaur egun beste hainbat zerbitzu ere eskeintzen ditugu, gure jardunak seinaleztapenean espezializatzera eraman gaitu.

Arkitekturarekin lotura zuzena duen seinaleztapena egiten saiatzen gara, arkitektuekin elkarlanean eta irisgarritasun unibertsala kontutan hartuz, guztiontzako seinaleztapena egiten saiatzen gara. Horrela 2013 urtean UNE 170002 izendapena lortu dugu, seinaleztapen irisgarriei dagokiena, Euskal Herrian eta Espainiar estatuan izendapen hau lortzen duen bigarren enpresa izanik.