Gozategi

Deskribapena:

Musika taldea

Informazio gehiago:

Gozategi taldea 1992.urtean hasi zen osatzen gaur egun ezagutzen dugun moduan. Aurretik Asier eta Ainhoa Gozategi anai-arrebak ezaguank ziren trikitixa munduan zenbait erromeri eta lehiaketetan aritzen baitzirelako. 1992.urtean Iñigo Goikoetxea ezagutu zuen bikoteak eta beraien erromeria moldatzen hasi ziren. 1994.urtean beraiek ekoiztutako maketa bat kaleratu zuten. Arrakasta handia izan zuen eta 2000 ale saldu zituzten uda bakar batean. Kontzertu eta erromeri  kopurua handizten hasi zen orduan. Urte horretan berean, Elkar disketxeak proposatutako diska bat ekoizten hasi ziren.