Banden Lehia

Deskribapena:

Banden Lehia lehiaketaren helburua da Interneteko euskal musika talde amateurrik entzutetsuena saritzea urterik urte, musika alorrean ere euskararen sustapenean eraginez. Horretarako online plataforma bat jartzen dugu martxan, musika taldeen parte hartzea bideratzeko eta urteko euskal musika talde amateurrik onena saritzeko.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Lehiaketak bi fase izaten ditu eta urtero urria - azaroa bitartean ospatzen da: lehenengoa Internet bidez garatzen da eta bozketa popularra eta epaimahai aditu baten iritziak batzen ditu; eta bigarrena, zuzeneko ekitaldi batetan ospatzen da. Talde finalistek zuzeneko emanaldi bat eskaintzen dute.