Arbel kooperatiba

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Aramaioko baserritarren elkartea 80. hamarkadan sortu zuten 90 baserritako ordezkari bana batu eta ARBEL SAT (Sociedad Agraria de Transformacion) eratu zutenean.

Helburu nagusia ganaduentzako pentsua eta bazka elkarlanean elaboratu eta Aramaioko abeltzaintza jarduera hobetzeko kanpaina eta programetan elkarrekin parte hartzea zen.

1984. urtean ARBELen egungo pabiloia eraiki eta bertan pentsua elaboratzen hasi ginen. Hasieran bazkideentzat egiten zen pentsua baina laster hasi ginen Aramaioko zein inguruko herrietako baserritarrentzat ere bazka banatzen.

2010. urtean estatutuak eratu eta Arbel Kooperatiba Elkartea izatera igaro zen.

2015eko azaroan pentsua fabrikatzeari utzi arren, Arbelen formula bermatu eta bazkide eta bezeroei banaketak egiten jarraitzen dugu.

Baserritarrek eta kaletarrek behar dituzten zenbait produktu eskuratzeko beste

herriekiko menpekotasuna handia izanik, Aramaion bertan zerbitzu gehiago

eskaintzeko apustua egin du kooperatibak. 2016ko martxoa ezkero 900 artikulu baina gehiagoko produktu eskaintza zabala dugu.

Denda

2017ko otsailean ez-ohiko batzar batez bidez, herriko janari denda zabaltzeko apustua egin zuen Arbelek. Coviran kooperatibaren babespean orotariko produktuak eskaintzen dizkiegu herritarrei Kintelena janari dendan.