ARAZERIXAN

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Herriko kontuak, bitxikeriak, txokoak, txantxikuen historia, berbak eta kultura modurik dibertigarrienean, arazerixan ibiliz, ikasteko Ginkana da. Oñatiko Udalak antolatu du, zuentzat, txantxiku gazteentzat.

Hauxe da apustua:  astero internet bidezko proba bat aurkeztuko da webgune honetan bertan, beharrezko azalpen guztiekin. Guztira lau izango dira eta proba denak egiten dituztenentzat sari potolo bat egongo da (sekretuan gordeta azken egunera arte). Gainera, probetan puntu gehien batzen duen taldeak sari berezi bat eramango du.

 

Sorpresak, sariak eta dibertituz herria hobeto ezagutzeko aukera mundiala. Arazerixan ibiltzen jakinez gero, aprobetxatzeko moduko aukera! Animatu eta heldu apustuari!