Xerezaderen artxiboa: Entzuteko literatura

Deskribapena:

Jasone eta Ana aspaldiko lagunak dira, lankide izan baitziren mende aldaketaren sasoian EHUn. Herrialde anglo-saxoietan audio-liburuak eta literatur podkastak oso zabalduta daudela eta hemen ez dagoela horrelakorik ikusita, Anari horren antzeko gauzaren bat egitea bururatu zitzaion, horrela literaturarako eta antzezpenerako daukan grina uztartuz.

Informazio gehiago:

Arazo bi zituen, baina: bata, ideiarik ere ez zuela podkast bat nola egiten den, eta, bestea, ezin zuela berak bakarrik egin. Bigarren arazoa Jasoneri esker konpondu zuen, gogo onez hartu baitzuen Anaren proposamena. Gero hortik etorri zen bien artean, han eta hemen galdetuz, lehenengoa konpontzea. Behin proiektua definituta, ate joka hasi ziren grabazio estudio eske, eta Bilbo Hiria Irratiak beso zabalik hartu zituen bere magalean. Hori 2011n izan zen. Eta horrela, tonto-tonto, honaino heldu dira. Izan ere, Cheshireko katuak esan zuen legez, beti helduko zara nonbaitera behar beste ibiliz gero, edo beste esaerak dioen bezala time flies like an arrow: denboraren euliek gezi bat maite dute.