Zurrumurru

Deskribapena:

Flying Dodos enpresak euskal elezaharrak osatzeko joko hezigarri bat aurkeztu du: ZurruMurru. Karta-pakete bat eta aplikazio mugikor bat dira jokoaren osagarriak.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Flying Dodos enpresak euskal elezaharrak osatzeko joko hezigarri bat aurkeztu du: ZurruMurru. Karta-pakete bat eta aplikazio mugikor bat dira jokoaren osagarriak. Aplikazioa iOS eta Androidbertsioetan dago.

Hizkuntza eta hizkuntza hori osatu duen kultura ezin dira banandu. Irizpide hori gero eta finkatuago dago hizkuntzen irakaskuntzan; eta horixe izan da, hain zuzen, ZurruMurru joko hezigarriari buruzko Flying Dodosen plataforma berria sortzeko hazia. Joko-sistemaren oinarria osatzen dute 54 karta fisikok eta aplikazio mugikor batek. Helburua narrazioak sortzeko gaitasuna piztea da, bai eta J. M. Barandiaranek aztertu zituen euskal elezahar tradizionalen mundu aberatsa ezagutaraztea ere.

Euskarazko narrazio-sormena pizteko karta-jokoa da ZurruMurru. Euskal tradizioko pertsonaia eta leku ohikoenetako batzuen bidez, jolas egiteko sistema irekia proposatzen du, eta jokalariek euren elezaharrak eta ipuinak eratu ahal izango dituzte, modu sortzaile eta jostagarrian.
www.zurrumurru.eus.