Tropela

Deskribapena:

Txirrindularitza.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Tropela Elkartea 2005ko martxoan osatu zen. Teknologia berrietan euskaraz bete beharreko gabeziak indartzeko sortutako elkartea izaki, Tropela.net webgunea garatu zen. Hautatutako esparrua txirrindularitza izan zen euskal gizartean dagoen zaletasuna kontutan izanda. Tropela.net-en jarduera nagusiena txirrindularitzaren inguruko lehiaketak dira. Lehen lehiaketa 2005eko Tourrean izan zen, euskara hutsean, sari interesgarriekin eta doan. Geroztik lasterketa nagusien inguruan (Euskal Herriko Itzulia, Italiako Giroa, Frantziako Tourra, Espainiako Vuelta eta Munduko txapelketa) izan dira lehiaketak, urtetik urtera parte-hartzaileen kopurua nabarmen gehitzen joan delarik. APP-aren bertsio hau lehen pausua da eta ibilbidea hasi besterik ez du egin. Konponketak eta hobekuntzak etorriko dira, ideia asko baitituzte eta denak ezin izan dituzte batera gauzatu.