SegaPoto

Deskribapena:

Bertsozaleei zuzendutako aplikazioa da.

Informazio gehiago:

Bertsozaleei zuzendutako aplikazioa da. SegaPoto-arekin edonon egonda ere, bertsoak idatzi ahal izango dira, ez baitu sareko konexiorik behar. Bertsoa idatzi ahala, silaba kopurua egiaztatuko du eta puntu bakoitzeko silaba kopurua zuzena denean, eskuineko irudia aldatu egingo da, horrela adieraziko zaigu zuzena dela. Gainera, aukeratzen duzun neurriaren arabera, horri egokitutako doinu ezberdinak entzuteko aukera eskaintzen du. Era berean, sinonimo eta oin bilatzailea ere eskuragarri ditu.

Aplikazio honek, GipuzkoApp saria irabazi zuen 2013ko abenduan. SegaPoto ez da hutsetik abiatutako aplikazioa. Arbel digitala Manex Agirrezabalek Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin elkarlanean landutako programa da, www.bertso-eskolak.com atarian dagoena. Arbel digital horretan oinarritu dira SegaPoto aplikazioa sortzeko.