Sakela euskara-gaztelaniako hiztegia

Deskribapena:

Bilbo Zaharra euskaltegiak sortu duen aplikazioa da, euskara-gaztelaniako hiztegia. Ariketak eskaintzen ditu, euskarazko ikasleek lexikoa ikas dezaten laguntzeko.

Informazio gehiago:

Ariketak

Ariketen helburua da erabiltzaileari euskarazko lexiko berria ikasten laguntzea.

    • Mailaka antolatutako lexikoa: A1, A2, B1, B2, C1.

 

    • Gaika antolatutako lexikoa.

 

    • Bi ariketa mota: idaztekoak eta hautatzekoak.

 

    • Aurrerapen barra, zure hobekuntzak egiaztatzeko.



Hiztegia

Mugikorraren bitartez kontsultak ahalik eta azkarren egiteko eta beste hiztegi batzuetan informazioa zabaltzeko pentsatua.

    • Hiztegiak erakutsi egiten dizkizu terminoak bilatzailean idazten duzun neurrian, beraz, ez duzu hitz osoa idatzi beharrik.

 

    • Hitz asko erakusten dira itzulpenez lagunduta, erro bereko hitz desberdinak ikus ditzagun.

 

    • Hainbat terminoren itzulpena batera erakusten ditu.

 

    • Terminoaren gainean sakatuta, euskarazko hiztegi nagusienetarako estekak agertzen dira informazioa zabaltzeko: Euskaltzaindia, Elhuyar, Labayru.

 

    • Hitzak Gustukoenak atalean gorde ditzakezu.

 

    • “Euskara | Gaztelania” goiburuan sakatzen da “Gaztelania | Euskara”ra aldatzeko, eta alderantziz.



Aurrerapena

Erabiltzaileak ikasitako hitzak erakusten dira (ikasiak), akatsak izanda aplikazioak ikasi gabekotzat jo dituenak eta ikasteke daudenak.

    • Erabiltzaileak hitzak Ikasiak ataletik Ikasten atalera mugitu ditzake.

 

    • Hitzak Ikasten ataletik eta Ikasteke ataletik Ikasiak atalera mugitu daitezke.



Beste Batzuk

Gustukoenak atalean sartzeko, nabigazio menura joan beharko dugu.