Newtondarrak

Deskribapena:

Umorez eta abenturen bitartez ezagutu teknologia berriak, Newton-en eskutik.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

NEWTONDARRAK. Umorez eta abenturen bitartez ezagutu teknologia berriak, Newton-en eskutik.
Euskara hutsezko aplikazio bat eskaintzen dugu.

Zehatz esanda, euskal egile batzuek sortutako sekuentzia didaktiko elkarreragile bat da, eta nagusiki komikiaren munduaz dihardu.

Proiektu hau lerroan antolatutako testu didaktiko sorta bat da; testuak irakurketari eta teknologia berriei buruzkoak dira, gazteei dagokienez.

Aplikazioaren erabiltzaileek, batetik, ariketak dituzten testu didaktikoak, eta, bestetik, “Newtondarrak” komiki-bilduma eskura dezakete.

Proiektu honen helburu nagusia irakurketa komikien bidez sustatzea da, hain zuzen ere “Newtondarrak” komikien bidez.

Azken batean, irakurleari ikusarazi nahi diogu irakurtzea jakintza-iturria dela. Horixe da ekimenaren helburu nagusia. Kasu honetan, komikia bitarte dela hedatu nahi dugu jakintza hori.

“Newtondarrak” bilduma guztiaren erdigunean dago.Bildumak asmakariei eta ikertzaileei buruzko ikuspegi dibertigarri eta sentitu bat eskaintzen du. Isaac Newton, XVII. mendeko jenio emankorra, arrotz sentitzen da gure munduan, esperimentu zail baten ondorioz gure orainaldira azaltzen denean. Hori dela-eta, bizi-ingurune berrira eta aurrerapen teknologikoetara egokitzen saiatuko da…