Lezoko Ibilbideak

Informazio gehiago:

Ibilaldi osasungarriak Lezo inguruan, oinez edo bizikletaz egin ditzakezunak, eta ikuspegi panoramiko ederrez nahiz elementu kultural eta historiko interesgarriez gozatzeko aukera ematen dizutenak.

Ibilbidea mapa batean ikusi ahal izango duzu zure geolokalizazioarekin, bidezidor egokian ibiltzeko, eta interesguneak non dauden ere ikusiko duzu, bakoitzaren informazio zabal eta guzti.

Ibilbide guztiek dute honako informazio hau:
– Distantzia Km-tan
– Ibilbidea egiteko gutxi gorabeherako denbora.
– Desnibelaren grafikoa.
– Zailtasun maila.
– Metatutako desnibela.
– Ibilbidearen deskribapena.
– Interesguneen deskribapena.