Labayru hiztegiak offline

Deskribapena:

Labayru hiztegiak doan eta sarera konektatu barik kontsulta ditzakezu mugikorrean.

Informazio gehiago:

Kalitateko euskara zehatza, bizia eta aberatsa behar duenak, bizkaieraz zein batuaz jardun gura izan, hiztegiok ditu erazkoenak. Denontzako hiztegiak dira, euskara lan-tresna dutenei ez ezik, hizkuntza bera ikasten dabiltzanei ere zuzenduta daude.

Labayru Fundazioak hiztegigintzan egindako ibilbide luzearen emaitza dituzue hiztegiok.

LABAYRU HIZTEGIA hiztegi elebiduna (eu-es/es-eu) da eta arauemailea ere bai bizkaierari dagokionez, euskara batuarekiko lokarriak ugaritu eta estutzen dituela. Herri-euskara ardura bereziz batu eta aztertzen da, idatzizko iturririk esanguratsuenekin batera. Honako ezaugarriak ditu:

◆ 100.000 sarrera
◆ 21.000 azpisarrera
◆ 135.000 adiera
◆ 80.000 adibide
◆ 18.000 berba tekniko
◆ 65.000 sinonimo

LABAYRU HIZTEGI FRASEOLOGIAKOAk lokuzio edo esamoldeen errepertorio zabala eskaintzen du. Gaztelaniazko unitate fraseologikorik garrantzitsuenak abiapuntutzat hartuta, euskarazko hitz-kate baliokideak lantzen dira.

◆ 3.500 lokuzio
◆ 18.000 euskal ordain
◆ 4.500 adibide
◆ 1.000 sinonimo

Horretaz gain, beste ezaugarri batzuk ere baditu Labayru hiztegiak, ondorengoak:

◆ Bizkaiera eta Batua
◆ Euskalkiak eta hizkerak
◆ Ahozkotasuna
◆ Tradizio idatzia
◆ Adibide kontestudunak
◆ Sinonimoak

Hauxe da Labayru hiztegia, gozatu!