Hitzekin jolastuz

Deskribapena:

Hitzekin jolastuz euskara hizkuntza lantzeko programa da.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Hitzekin jolastuz euskara hizkuntza lantzeko programa da. Osa itzazu hitzak emandako letrez eta irabaz itzazu puntuak. Jolastu bakarka edo lagunen kontra (interneterako konexioa beharrezkoa da besteen kontra jolasteko).

Hasieran, zaila irudiarren, berehala ohituratzen gara jolasaren ezaugarriekin. Kontutan izan behar dugun gauza bakarra arrakasta izateko hitzak hiztegian agertzen diren bezala sartzea da. Hau da, etxea, aurki ez ditugu aurkitzen hiztegian, etxe eta aurkitu, bai ordea.

Online jolasterakoan, lagunen kontra jolas dezakezu. Alde hau hobetu daiteke, denbora asko ematen bait du aplikazioak, partida berri bat sortzeko. Hala ere, bai bakarka eta bai online jolasterakoan, denbora pasa polita da Hitzekin jolastuz aplikazioa.
Hitzekin jolastuz appak 40.000 hitz dituen euskara hiztegian oinarritzen da.