Euskararen Agenda

Deskribapena:

Gasteizen eta Araban euskaraz izango diren hurrengo ekitaldiak biltzen ditu aplikazio berri honek.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Gaur egun Euskararen Agenda bezala ezagutzen duguna 2007an jarri zen martxan Gasteizko Euskararen Agenda izenarekin eta 2012tik aurrera Arabako Euskararen Agenda bihurtu zen, ordutik herrialde osoko hitzorduak biltzen ditu. Orain Euskararen Agenda mugikorreko aplikazioa ikusteko aukera izango dute arabarrek, izan ere, dagoeneko app-a eskuragai dago Google Play (Android) eta Apple Store (iOS) dendetan, dohainik.  Gasteizen eta Araban euskaraz izango diren hurrengo ekitaldiak biltzen ditu aplikazio berri honek. Dijitalidadea enpresak sortu du Euskararen Agenda mugikorretarako aplikazioa,  GEU elkartearekin elkarlanean eta Gasteizko Udalaren babesarekin.

Gasteizen zein Araban antolatzen diren euskarazko kultur ekitaldien agenda duzu hau. Bertoko edukia www.alea.eus webguneko Euskararen Agenda ataletik bideratzen dugu zure mugikorreraino. Elkarlanean gauzatutako egitasmo publikoa da gurea.