Etxalde App

Deskribapena:

Jaten duguna gara.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Euskal Herriko Elikadura Burujabetzaren aldeko Baserritarren Mugimendua gara. Antolatu egin gara, elkar lanean nekazaritza eredu iraunkorrak bultzatzeko helburuarekin. Elikadura burujabetzarantz, guztion ardura den alternatibarantz, bidea egiteko modua dela uste dugu.

Kolektibo honetaz eta elikadura burujabetzaz gehiago jakin nahi baduzu, gure webgunera jo dezakezu: www.etxalde.eus.

Etxalde, gure aldizkaria, erreferentea da Elikadura Burujabetzaren inguruko gaietan Euskal Herri mailan. Harpidetzen bazara, baserritarren mugimendua babestu dezakezu eta elikadura burujabetzaren inguruko berri jaso.

Zergatik App-a?

Jaso nahi bada, ezinbestekoa da ereitea, bizitzaren arlo guztietan gertatzen da hori. Ideologia ereitea beharrezkoa da, proposatzen ditugun aldaketak azaldu eta ulertu ahal izateko. Beharrezkoa da, baita ere, ikuspuntu konkretura joatea, proposamenekin eta ilusioarekin.


Beste alde batetik, teknologia laborategi bat bezala ulertzen dugu, komunitateari onura ekarriko dioten arazo praktikoei aurre egin, ebaluatu eta hobetu ahal izateko.

Horregatik pentsatu genunen mugikorrerako aplikazio batean. Alde batetik pedagogia egin ahal izateko gure kontsumo erabakiek dituzten eraginen inguruan eta beharrezkoa delako erabakiok hartzerakoan elikadura burujabetzaren printzipioak kontuan izatea.

Beste alde batetik, tresna eroso eta erraza delako, erabiltzaileek jakin dezaten zeintzuk diren sasoiko produktu freskoak eta horrela erosketa iraunkorra egiteko aukera egin dezaten.



Etxalderen app-aren bidez zure kontsumo-erabakiek duten eragina ezagutu ahal izango duzu.

Produktu bakoitza elikadura burujabetza definitzen duten kriterioen arabera ebaluatzen da eta zure saski birtualera gehitzen duzu. erosketa saskia betetzeko garaian aukeratzen duzun ekoizpen ereduaren arabera, ze etorkizun izango dugun ikusi ahal izango duzu.