Berria astekaria

Deskribapena:

BERRIAren asteko artikulu hautatuak, ostiralero, eskuko telefonoan eta tabletan.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

BERRIAren asteko artikulu hautatuak, ostiralero, eskuko telefonoan eta tabletan.

Astean zehar ihes egin dizun erreportajea, lasaiago irakurri nahi duzun elkarrizketa… BERRIAk asteko artikulu hautatuekin osatutako argitalpena jarriko dizu eskura ostiralero, nonahi eta eroso irakur dezazun.

Aurreko zazpi egunetan nabarmendu diren gaiak hautatuko ditu BERRIAko editore taldeak, eta eskura izango duzu astearen laburpena. Aktualitate informatiboaren arabera, asterokoez gain, 'Berria Astekaria'-k zenbaki bereziak ere argitaratuko ditu aplikazioan.

 


'Berria Astekaria’ erraz erabiltzeko aplikazioa da; oinarrizko elementuekin, BERRIAren edukiak gailu eramangarrietan zabaltzeko diseinatua. Android etaiOS sistema eragileetan garatua.








        • DOAKOA


          Aplikazioa doan deskargatu daiteke Google Play eta Appleren App Store dendetan, ‘smartphone’-etan eta tabletetan. Garapen berri hau BERRIAlagunen ekarpenari esker egin da. Deskargatu aplikazioa, erabili, zabaldu edukia, eta lagundu zure ekarpenarekin halako egitasmoak garatzen:www.berria.eus/berrialaguna



        • ASTEROKOA


          Astero, ostiral goizetan, zenbaki bat argitaratuko da, aurreko zazpi egunetako artikulu hautatuekin (erreportajeak, elkarrizketak, iritzi artikuluak...).



        • JAKINARAZPENAK


          Zenbaki bakoitza argitaratzean ‘push’ jakinarazpen bat jasoko duzu zure telefono edo tabletan. Aplikazioa irekitzean automatikoki kargatuko da.




      Artikulua


    •