Badok

Deskribapena:

BADOK aplikazioak eskura jartzen dizu euskal musika guztia. Telefonoan edo tabletan euskal musika ezagutu eta entzuteko modurik hoberena da.

Informazio gehiago:

Nahi duzun artista, kantu edo diskoa bilatu, eta BADOKek harengana eramango zaitu. Informazioa eman eta entzuteko aukera bideratuko dizu, era erraz batean. Erraz erabili eta erraz banatzeko aukera emango dizu. Dena, dohainik.

BADOKen bidez, euskal musikaren azken kantu, azken disko eta azken bideoen berri izango duzu. Halaber, hainbat euskal diskoren aurrerapen kantuak entzun eta gozatu ahal izango dituzu.

Euskal musika aldean eraman daiteke gaurtik aurrera Badok-en aplikazioari esker. Dagoeneko eskuragai dago Google Play eta Apple Store dendetan. Dohainik deskargatu daiteke. Aplikazioa Badok Berriaren Euskal Musikaren atariak eskaintzen duen zerbitzua osatzera dator. Badok egokitu egin da eskuko gailuetan erabilgarriago izateko, azken batean, euskarazko musika entzuleengadik eskurago egoteko.

BERRIA egunkariaren kultur ekarpena da BADOK, euskal musika sustatzeko asmoz sortua. BADOKen bidez euskal musikaren hedapena eta transmisioa bultzatu nahi du BERRIA egunkariak, ahalik eta jende gehienarengana zabalduz.

Ez Dok Amairuren garaitik gaur egunera sortutako euskarazko musika bilatu, ezagutu eta gozatzeko modua emango dizu BADOK aplikazioak.