ApPoteo

Deskribapena:

Kuadrila handietan poteatzean sortzen den arazoa: paper eta boligrafo baten bila ibili behar gero edari guztiak tabernan eskatzeko. Gaur egun gure telefono mugikorretan denetik egiten duten aplikazioak ditugu, eta poteoa errazteko beste bat sortu du lagun talde batek Androiderako: Appoteo.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:



Lau taldetan sailkatuta daude edariak: txikiak, normalak, sobremesa eta konbinatuak. Horietako bakoitzean sartuz gero, dauden edarien artean interesekoa aukeratu besterik ez da egin behar. Hori gutxi balitz, beste aukera hau ere badago: nahi duzun edaria ez badago, edariaren izena edita dezakezu, hurrengoetarako ere baliagarri izan daitekeena.  Behin edariak aukeratuta, ‘editatu’ sakatu eta aplikazioak automatikoki egiten dizu zerrenda. Aplikazio sinple eta erabilgarria, euskaraz.