Ahuakemonala

Deskribapena:

Ondarroako Udalak eta herriko beste hainbat eragilek "Ahuakemonala" aplikazioa sortu dute, Ondarroako hitzak eta esaerak biltzeko.

Informazio gehiago:

Ondarroako Udalak eta herriko beste hainbat eragilek "Ahuakemonala" aplikazioa sortu dute, Ondarroako hitzak eta esaerak biltzeko. “Ondarrutar-ondarrutarran titulu” lortzeko aplikazioa.

Ondarrutarra za? Ondarrutar-ondarrutarra? Seguru?

Baakiau euskeraz etxen dozune pareko guztikin. Segi holantxeik.

Bañe kapaza zaz honek galderok erantzuteko?

Baakixu zer dan manka-manka etxi?
Eta sarrakixu atati?
Eta zafo etxi?

Baten bat dra ei zu? Danak huts? Ezta ixe pasaten. Geuk lagunduko dotsuau “ondarrutar-ondarrutarran titulu” lortzen.

"Tartin-tartin, entzun hamen APP-in dazen esakerak eta berbak, ahaleginddu ulertzen eta, ahal dozun guztin, erabili ahuakemonala! Ta ez ahaztu: Ondo demasin pasa ondarrutarrez!"