Zumeta jatetxea

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Bautista Zumeta eta Iñaxi Etxeberriak taberna zabaldu zuten 1957an. Bigarren belaunaldiak, Iñaki Zumeta eta Begoña Solaberrietak, 1994ean zaharberritu genuen gaurko jatetxean bihurtzeko.

Txoko-alde auzoan kokatuta gaude, orain Urdaiaga auzoa deitua, Usurbil eta Agiña artean. Egun pasa etortzeko ingurugiro ederrean, Andatza mendiaren azpian eta Usurbilgo tren geltokitik ibai ondotik datorren kotxerik gabeko 3 km-ko ibilbide zoragarria.

Eguneko menua astelehenetik ostiralera. Bazkariak egunero ematen ditugu, afariak aldiz ostiral eta larunbatetan. Nahi izanez gero aldez aurretik erreserba daitezke afariak edozein egunetan.

Jose Luis Zumeta margolari ospetsua bertan jaioa da eta bere margolanak ditugu jangelan ikusgai, baita bere erakusketetako liburu sorta bat ere.