Xemein abesbatza

Deskribapena:

Xemein Abesbatzako web orrialdea.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Xemein Abesbatza 1976ko azaroan sortu zuen sasoi hartan Laboraleko maixu zen Arratzuko JOSE LUIS LAUZIRIKAk .1977an egin zuen lehen aktuazioa, Begoñako aste musikalean, Bilbon, eta 1978an iada 80 abotsez osatuta zegoen. 1979an Bizkaiko Abesbatzen Federakundeko sortzaileetariko bat izan zen eta 1980an lehen EUSKALMUSIKASTEA ospatu zen Markina – Xemeinen. 

80. hamarkadan, Martin Alberdi eta Julian Ansolaren zuzendaritzapean aritu zen Abesbatza. Hamarkada honetako ekitaldi garrantzitsuenak Aita Jose Domingoren jaiotzaren 100. urteurrenekoak izan ziren. 

1990etik 2008ra arte, Yolanda Loira zuzendari zelarik, beste hainbat ekitaldi berezietan parte hartu zuen Xemein Abesbatzak. Arretxinagako bazelizan egindako lehen HIRU HARRIa 1998an izan zen. 3 urtera, 2001ean, Abesbatzaren 25. urteurreko ekitaldien artean, aipatzakoa da Benito Lertxundirekin batera egin zen grabaketa, hain zuzen ere, “Zergatik utzi kantatzeari" abeste zoragarriarena. (Ikus "Nere Ekialdean" - Benito Lertxundi)

2008an Itxaso Jaiok hartu zuen Abesbatzeko zuzendaritza. Berarekin, Aita Jose Domingoren Kontzertu Monografikoan parte hartu zuen Abesbatzak, baita E. Mocoroaren Meza abestu, bere obraren konposizioaren 100. urteurrenean. Urte guzti hauetan, Markina-Xemeinetik kanpo ere parte hartu du kontzertu ezberdinetan, bai Euskal Herrian (Bilbo, Donsotia, Gasteiz), bai kanpoan ere: Pessaac (Bordeaux), Biarritz, Gijón, Madrid, Cubelles, Soria, Segovia, Valladolid, La Rioja, Egea de los Caballeros, Avilés, Sevilla… 

2010eko irailetik Mila Milikuak zuzentzen duen Xemein Abesbatza 45 koralistaz osatuta dago. Markina – Xemeinen egiten dituen urteroko agerraldiez gain (Karmen jaietako Meza Nagusia, Santa Zezilia, Domu Santuko Meza Nagusia, Bazkideentzako kontzertua eta Olentzerorekin Gabonetan, Santa Ageda eta kalejira musikala), ekitaldi bereziak antolatu ditu 35. urtebetetzea ospatzeko, hala nola, Sevillara irteera, Gau Musikala eta Gerra Zibilari buruzko kontzertua.

Gaur egun, 40.urteurreneko ekitaldiak prestatzen ari gara burubelarri!