Utzugane

Deskribapena:

Sakanako garapen gunea.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Historia

1.999. urtean,Arbizuko udalak Enpresa mintegi bat burutu zuen Utzubar-eko Poligono Industrialean. Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen laguntza teknikoarekin eman zen aurrera eta RESIDER II Programaren dirulaguntza jaso zuen. Proiektu hau Sakanan enpresa-proiektu berrien jaiotza eta indartzea laguntzeko helburuarekin sustatu zen. 1999. urtetik eta 2013. urtera arte Cederna Garalur Elkarteak kudeatua zuen. Urte horretan Sakanako Enpresarien Elkartea eta Sakanako Garapen Agentzia bertan kokatu ziren eta Utzugane zentruaren ibilbide berria hasi zen.

2013. urtetik aurrera, Cederna Garalur Elkarteak Sakanako Garapen Zentruarekin eta Sakanako Enpresarien Elkartearekin batera, erakunde arteko kolaborazio ibilera berri bat hasten dute Sakanako Plan Estrategikoaren babesarekin.

 Sakanako Plan Estrategikoa

2008. urtean Sanakan hasitako krisi larriaren ondorioz, Sakanako agente sozio-ekonomiko guztien artean partekatutako hausnarketa prozesu bat hasten da, 2014-ko maiatzaren 31-n SAKANA2020 PLAN ESTRATEGIAKOA-ren akordioarekin amaitzen dena. Plan honek lau arlo nagusien ekintzak biltzen ditu (Industria eta zerbitzuak, Energia, Nekazaritza-elikagaiak eta Turismoa) zeharkako bi sektoreekin batera (Hezkuntza eta Komertzioa). Plan Estrategikoaren helburua, elkarlana eta erantzunkidetasuna oinarri hartuta Sakanako garapenerako ekintzak adostu, exekutatu eta baloratzeko gobernantza-tresna bat izatea da.

Zerbitzuak

Utzuganen kokatzen diren hiru erakundeok Sakanako garapen sozio-ekonomikora zuzendutako zerbitzu sorta eskaintzen ditugu, horretarako ekintzaile, enpresa eta bertako erakundeekin batera lan eginez.

 Nortzuk gara

 

Zentruak garapenerako bi elkarte hartzen ditu: eskualde mailako Sakanako Garapen Agentzia eta Nafarroako Mendialdea hartzen duen Cederna-Garalur. Utzuganen bertan dute beren egoitza bestelako eragileek ere: Sakanako Enpresari Elkartea, Bidelagun Elkarte Turistikoa eta Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea.