Udaleku elkartea

Deskribapena:

Euskararen erabilera eta euskaraz bizitzea sustatzea.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Elkartearen xedeak

Euskararen erabilera eta euskaraz bizitzea sustatzea.

Haurren eta gazteen  aisialdigune ezberdinetan, UDA LEKU, euskarazko hezkuntza proposatzen du. Familia eta eskola, ohizko hezkuntza guneen osatzeko antolatua den ikas-eremua da.

1. Elkartearen xedea

Aisialdien bitartez euskararen sustatzea da Uda lekuren misioa.

Haurreri, gazteeri, baita ere heldueri, heuren gaitasunez ohartzeko bidea eskaintzen die, heuren nortasunaren garatzeko eta herritar eragile izateko prestakuntza emanez. Gazte euskaldunentzat, gazte eta herrikoi hezkuntzarako jarduerak garatzen ditu bereziki .Bestalde, bere langile egonkor eta aldikakoen formakuntza segurtatzen du.

Jarduera bat edo gehiago partekatzen duten beste elkarte batzuk bil ditzake.

Uda leku laikoa da, erran nahi baita, norberaren uste sendoak errespetatzen dituela.

Edozein alderdiri edo sinesteri lotzea debekaturik dago.

Orori irekirik dago, bereizkuntzarik gabe.

Zuzendaritza instantzietara heltzea, berdinki sustatzen du, izan gizon, emazte edo gazte.

 

2.Elkartearen baloreak

Biharko helduak eraginkorrak eta arduradunak izateko, norberaren eta taldearen parte hartzea eskatzen duten egitasmo pedagogikoak prooosatzen ditugu, honako balore sendo hauen inguruan:

                     -Elkartasuna,

                     -Errespetua,

                     -Autonomia,

                     -Laikotasuna,

                     -Herritartasuna,

             

Haurrak, beren aisialdien bilakaeran arian-ariz parte hartzen lagunduko ditugu.

3.Elkartearen jarduerak eta ekitaldiak

                    - Aisialdi harrerak

                    - Oporegonaldiak

                    - TAP/NAP eskolaldi inguruko jarduera denborak/berriak

                   - Euskarazko zinemaren hamabostaldia

                    - Animazio ezberdinak

                    - Eskola egonaldiak

                    - AIGA/ZIGA (BAFA /BAFD) formakuntzak