Udalbiltza

Deskribapena:

Udalbiltza, Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarra da.

Informazio gehiago:

Udalbiltza Partzuergoak, Nafarroako Foru Komunitateko eta Euskal  Autonomi Erkidegoko zein Pirinio Atlantikoko Departamenduaren Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako herriko etxeen arteko elkarlan instituzionala sustatzea du xedea, aipatu entitatek bereak dituzten konpetentziak garatuz. Udalbiltzak izaera juridiko publikoa du. Partzuergoa da. Finkatutako prozedurak betez, hala erabakitzen duten udalek eta lukro asmorik gabeko elkarte pribatuek osa dezakete partzuergo hau. Bere estatutuek jasotzen duten bezala, partzuergoak mugaz bi aldekoa izateko borondatea du, nazioarteko itun eta Europar legerian oinarrituta; bereziki 1995eko martxoaren 10eko Baionako itunean, zeinaren arabera Frantziar Errepublikako udalek bat egin dezaketen Partzuergo honekin.

 

Udalbiltza Partzuergoak Euskal Herriko garapen eta barne kohesioa sustatzea ditu helburu nagusiak. Horretarako, lehenago aipatutako hiru eremu administratiboetako udalen arteko elkar ezagutza eta lankidetza dinamikak bultzatzen ditu, Euskal Herriko jendartearen dinamismo handiko espresioak diren eragileak ere aintzat hartuz.

Xede horiek gauzatzeko asmoz, Udalbiltza partzuergoak ekintza ezberdinak burutzen ditu programaz programa, Partzuergo kideak diren udalekin zein elkarlanerako hitzarmenak sinatzen dituzten beste udal, eragile sozial, erakunde publiko edo pribatuekin.

Udalbiltzaren barneko organoen antolaketa, funtzioak, ordezkaritzak eta hauek guztiak aukeratzeko prozedurak bere estatutuetandefinitzen dira.