Trapagarago euskara maratoia

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Euskarari bultzada handi bat eman nahi diogun hirurogei Trapagarandar elkarte eta herritarrak, eta baita euskara gure bizitzaren parte izatea nahi dugun guztiak gara.

Zer da Euskararen Maratoia?

Trapagaranen ospatuko dugun ekintza bat da. Euskararen egunarekin

lotuta, Trapagarango herritar eta elkarteak hamabi orduz euskaraz hitz egiteko erronka hartu

dugu.

Euskara Trapagaran osoan entzutea nahi dugu. Honegatik, gure saioa Llano Enparantzatik

emitituko dugu, bozgorailu eta internet-en bidez herri osora zabalduz.

Hona hurbiltzen zaretenontzako egunean zehar plazan dantza erakustaldiak, tailerrak eta

hainbat ekintza izango ditugu.

Zein da Euskararen Maratoiaren helburua?

Maratoi honetan parte hartzen dugunon helburua Trapagaranen euskara zabaltzea da.

Hainbat euskaldun bizi gara Trapagaranen, baina euskara ez da nagusia gure etxe eta kaleetan.

Gaurko ekitaldiarekin erakutsi nahi dugu, euskara gure bizitzako arlo guztietan erabil

daitekeela: kirola egiterakoan, dendetan erosketak egitera goazenean, ikastola eta eskoletan,

herri eta auzoko jaietan, lagunekin…

 

Euskarak ez du mugarik. Mugak guk geuk eraikitzen ditugunak dira, besterik ez.