Tori.eus fitxategi-trukaketarako zerbitzua

Deskribapena:

Tori.eus zerbitzua PuntuEUS Fundazioa eta dinahosting.com erakundeek lankidetzan eskaintzen dute. Fitxategi-trukaketarako baliabidea da; erabiltzaileen artean fitxategi elektronikoak bidaltzeko.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Tori.eus zerbitzua PuntuEUS Fundazioa eta dinahosting.com erakundeek lankidetzan eskaintzen dute. Fitxategi-trukaketarako baliabidea da; erabiltzaileen artean  fitxategi elektronikoak bidaltzeko. WeTransfer, Dropbox eta horrelako baliabideak erabiltzen badituzu, Tori.eus-ek berdina eskaintzen dizu eta euskaraz gainera.

Ezaugarri nagusiak:

  • Fitxategiak igotzeko eta biltegiratzeko gehieneko edukiera erabiltzaile bakoitzeko bi gigabyte da, guztira.
  • Zerbitzuak aukera ematen du formatu askotako fitxategiak igotzeko, bai eta eskaera berean fitxategi bat baino gehiago aldi berean igotzeko ere.
  • Esteka sortu eta gehienez ere hamabost egunera iraungiko da, eta bertan estekatutako eduki guztia ezabatuko da, erabiltzaileak ez badu iraungipen laburragoa adierazi.
  • Era berean, erabiltzaileak mugatu dezake estekaren deskarga-kopurua, informazioa zifratu dezake pasahitz batez, eta estekaren hartzaileak hauta ditzake haien helbide elektronikoak adierazita (hogei, gehienez ere).
  • Zerbitzua erabili nahi duten erabiltzaileek beren helbide elektronikoa idatzi beharko dute fitxategi-trukaketarako inprimakian, eta estekaren ezaugarriak definitu beharko dituzte Webgunean dauden ezaugarrien arabera.