TBX.eus

Deskribapena:

Interneteko euskarazko bideoen agregatzailea.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

TBX (te-be-ixa) 2017an jaio den proiektua da. Euskaldunok sarean ikusten ditugun bideoen sailkapen automatiko eta jarraitu bat da. Lehen bertsio honetan, eguneko, asteko, hilabeteko eta urteko ranking aldakorrak eskaintzen ditugu.

TBX-ren sortzaileak CodeSyntax gara. Algoritmo propio bat garatu dugu bideoak eta kanalak detektatzeko, eta haien ikusgarritasuna edo arrakasta erlatiboa ranking desberdinetan antolatzeko. Euskarazko bideoak sailkatzeko dago prestatua TBX, baina euskaldunok sare sozialetan komentaturiko erdarazko bideoak (edo hizkuntzarik ez dutenak) ere sartzen ahal dira sailkapenetan.

Oraingoz, Youtube-ko bideoak dira guztiak, zerbitzu honen API-a delako automatioki ustiatzeko aukera ematen diguna. Beste bideo-zerbitzu batzuk ere kontsultatu nahi genituzke (bereziki Vimeo eta Facebook), baina ez dago oraingoz erraztasun teknikorik horretarako. CodeSyntax-ek landutako Robsoc i+G proiektuaren eta Umap zerbitzuaren teknologia ere badago TBX-ren tripetan.

 

Zure bideoak TBX-n

Youtuberra zara eta zeure bideoak hemen agerrarazi nahi dituzu? Zeure euskarazko bideoek ikuskatze asko edukitzea da koxka. Ez dago sekretu handirik horretatik aparte, eta guk ezin dugu algoritmoa mesedeak egiteko eraldatu. Hala ere, aholku eta pista praktikoak emateko prest gaude, idatzi lasai tbx [a bildua] tbx.eus e-posta helbidera.

Postontzia irekita dago gainerako iradokizun eta proposamenetara ere, eskerrik asko.