Tartarkar

Deskribapena:

Tartarkar kotxea konpartitzeko aukera eskaintzen duen webgune bat da, Leitzatik eta Leitzara kotxez egiten ditugun bidaien iragarki-taula birtual bat.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

tartarkar kotxea konpartitzeko aukera eskaintzen duen webgune bat da, Leitzatik eta Leitzara kotxez egiten ditugun bidaien iragarki-taula birtual bat. Baina ez hori bakarrik; webgune honek baliabide praktiko hori uztartu nahi du hausnarketa eragiten duten beste baliabide batzuekin.

Webgune honek iragarki-taula bat bezala funtzionatzen du. Kotxez mugitzen denak bere bidaiak argitaratu ahal izanen ditu, eta horrela, bidaia berbera aprobetxatu dezakeen beste bidaiari batzuekin kontaktatu bidaia konpartitzeko, horrek dakartzan onurekin: gastuak konpartitzea, bidelagun berriak egitea, aztarna ekologikoa gutxitzea... Aldi berean, Leitzako garraio publikoaren aukera eskasengatik mugatuta dauden herritarrek errekurtso bat gehiago izan dezakete behar dituzten bidaiak egiteko webgune honi esker, Leitzan egiten diren kotxeko bidaien informazio eguneratua izanen baitu nahi duenean eskura, eta baita gidari horiekin kontaktuan jartzeko aukera ere.