Sustraibarri elkartea

Deskribapena:

Pertsonak eta natura, pertsonengan eta naturan inbertitzen

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Sustraibarri elkartea gizartearekin konpromisoa duen pertsona talde anitza da eta hurrengo arlo hauetan profesionalki jarduten du: gizarte lanean, hezkuntzan, agroekologian, ingurugiroan, animalien bitartez lagundutako terapietan eta gizarte berrikuntzan.

 

Elkarte hau helburu hauekin jaio zen: 

  • Garapen emozionala lantzeko.

  • Ingurugiroaren zaintzarako.

  • Pertsonen eta gizartearen ongizatean laguntzeko.

  • Pertsonak eta naturaren arteko harremana indartzeko.

  • Landa eremuaren balio soziala eta ekonomikoa sustatzeko.

 Sustraibarri elkarteko ekintzak eta proiektuak garapen emozionalarekin, ingurugiroarekin, landa eremuarekin zein heziketarekin konpromisoa duen banakako pertsonei, taldeei eta erakundeei zuzenduta daude. Gure helburua, jarduera esperientzialak landuz eta emozioetan oinarrituz partehartzaileek pertsona eta talde bezala garatzeko baliabideak eskuratzea da